| Oraindik lekua dago. Izena eman beharrik gabe parte hartzera gonbidatzen zaitugu! |
| Lekua: Bizkaia Aretoa. Baroja Aretoa Data eta Ordutegia: 2025eko azaroaren 7a (ostirala), 18:00 (euskara, gaztelania) Publikoa: helduak Iraupena: 30 minutu |
Hizlaria: Miren Cajaraville
Zenbat dakizu mikroplastikoei buruz? Eta zer desberdintasun dituzte nanoplastikoekin? Mikro eta nanoplastikoek ba al dute eraginik ingurumenaren osasunean? Eta gizakion osasunarengan? Zergatik da garrantzitsua Osasun Bakarraren ikuspegia? Bioplastikoak izango al dira plastikoen kutsaduraren arazo globalaren irtenbidea?
Guzti hau erakargarria bazaizu, hau da zure solasaldia!
Solasaldiak 30 minututako iraupena izango du, formato irekian, horrela partehartzaileek galderak eta komentarioak egin ahal izango dituzue. Solasaldiaren ondoren, mikro eta nanoplastikoei buruzko tailer praktikoetan parte hartu ahal izango duzue.
