| Lekua: Bizkaia Aretoa. Arriaga Aretoa Data eta Ordutegia: – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 17:00 (gaztelania) – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 18:15 (gaztelania) Publikoa: guztientzat Iraupena: 60 minutu |
Tailer honetan ariketa fisikoaren eta minbiziaren arteko erlazioari buruz ikasi ahalko da, modu parte-hartzailean. Gaur egungo ebidentzia zientifikoan oinarritutako dibulgazio zientifkoa egin nahi da. Talde-dinamiken bidez, mito arruntenak gezurtatuko dira, eta azalduko da nola eragiten duen ariketak tumore-mikroingurunean, nola hobetzen duen tratamenduekiko erantzuna eta nola sustatzen duen bizi-kalitatea minbiziaren fase guztietan.
