| Lekua: Bibat Museoa. Auditorioa Data: 2025eko azaroaren 7a (ostirala), 19:00 Publikoa: 12 urtetik aurrera Iraupena: 60 minutu Inskripzioa ez da beharrezkoa, lekua bete arte. |
Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.
Zientzia eta EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.
Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:
¿El precio del iPhone reduce el tamaño de la isla de plástico del pacífico?
| Iván Arguiñano Álvarez Hizkuntza: gaztelania |

Plastikoa mundu modernoaren mirarietako bat da, forma eta kolore guztietako objektu asko fabrikatzea ahalbidetu digu oso kostu txikian, baina badakigu aurpegi iluna ere baduela, hondakinak sortzekoa, hain zuzen ere. Zabortegiak erabilera bakarreko plastikoz beteta daude, botilak, jostailuak… eta ez zabortegiak bakarrik, baita ibaiak eta itsasoak ere.
Hala ere, ez dago zabortegietan botatako iPhonerik, ezta urrez egindako supermerkatu orgarik, ezta 120 urteko Whisky botilarik ere. Objektu horiek guztiek badute zerbait komunean: garestiak dira. Hitzaldi honetan aztertuko dugu nola objektu baten garestitasunak hondakin gutxiago sortzea eragin dezakeen, eta alderantziz.
Lo que no se ve… se come
| Leyre Gravina Alfonso Hizkuntza: gaztelania |

Bakarrizketa honetan emakume bat plastikorik gabeko picnic familiarra birsortzen saiatzen da, amonarekin bizi zituenak bezalakoak. Baina, merkatu, oroitzapen eta saihestu ezin diren bilgarrien artean, konturatzen da benetako arazoa ez dagoela soilik janariaren inguruan, baizik eta ikusten ez den horretan… jada barruan dagoelako. Umorea, datu zientifikoak eta ukitu nostalgikoa lagun, bidaia batean barrena gidatuko gaitu protagonistak, zeinean memoria, jasangarritasuna eta galdera nagusi bat gurutzatzen dire: nola jaten dugu plastikoa konturatu gabe?
I want to break free
| Bittor Rodriguez Rivera Hizkuntza: gaztelania |

Freddy Mercury-z mozorrotuta eta zuzeneko musikarekin “Free” elikagai moda berriaren nondik norakoak kontatuko dizkizuegu. Ekimena gazteleraz izango da.
Deepfakes: ikusi nola engainatzen gaituen Adimen Artifizialak
| Adrián Martínez López Hizkuntza: gaztelania |

Engainatzen duten irudiak, existitzen ez diren ahotsak eta ezinezko albisteak: “deepfakeak” mundu digitalaren parte dira dagoeneko.
Hitzaldi honetan, Adimen Artifizialarekin sortutako bideoek nola funtzionatzen duten aztertuko da, zergatik diren hain zailak detektatzeko eta zer egiten ari diren horiei aurre egiteko, egiaztapen-teknologietatik hezkuntza digitalera. Benetako adibideen eta adibide interaktiboen bidez, parte-hartzaileek ikusiko dute nola izan daitekeen IA sormenezko tresna eta informazioa manipulatzeko arma.
La impresión 3D mola y es el presente de la medicina
| Aitor Tejo Otero Hizkuntza: euskara, gaztelania |

“La impresión 3D mola y es el presente de la medicina” bakarrizketak 3D inprimaketaren potentziala azalduko du osasunaren arloan, fabrikazio gehigarriaren eta bioinprimaketaren aurrerapenekin. Protesiak eta implanteak pertsonalizatzeko aukera ematen du, eta organoak inprimatzeko teknologiak medikuntza pertsonalizatua ekartzen du. Monologo honek ikusleak zientzia berritzaileari buruz hausnartzera bultzatu nahi ditu, gaixotasun eta zauriak sendatzeko etorkizuneko aukerak azpimarratuz, umorearen bitartez. Publikoari gizarte berri baten aukera aurkeztuko zaio, 3D inprimaketaren erabilerarekin etorkizuneko osasun-iraultzan oinarrituko dena.