| Lekua: Bibat Museoa. Auditorioa Data: 2026ko azaroaren 6a (ostirala), 19:00 Publikoa: 12 urtetik aurrera Iraupena: 60 minutu Inskripzioa ez da beharrezkoa, lekua bete arte. |
Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.
Zientzia eta EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.
Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:
Podría ser peor, podría llover
| Bittor Rodríguez Rivera Hizkuntza: gaztelania |

Mozorroturik, elikagaien industriak sortzen dituen “munstroei” buruz hitzegingo da… Zatoz zait natural dagieneko dauden elikagaiak sortzen dira… Frankensteinak otep?
Electrones creativos: química y arte
| Iñigo Careaga Aja Hizkuntza: gaztelania |

Bateria batek artelan baten antza izan dezake? Eta prozesu kimiko bat adierazpen artistiko bihur daiteke? Hitzaldi honetan ikusiko dugu artea eta zientzia ez daudela dirudien bezain urrun.
Adibide harrigarrien bidez, aztertuko dugu nola elektrokimikako teknikak —elektrolisia, korrosioa edo elektrodeposizioa— erabili diren bai artelanak sortzeko, bai teknologia energetiko aurreratuak garatzeko. Ikusiko dugu fenomeno berberak —elektroien mugimendua, erreakzio kimikoak edo materialen eraldaketa— gai direla bai edertasuna sortzeko, bai gure garaiko erronka handietako batzuei erantzuteko.
Elektrikoki “hazitako” metalarekin egindako eskulturetatik hasi eta azken belaunaldiko baterietara eta energia biltegiratzeko sistemetara arte, hitzaldi honek zientzia beste begi batzuekin ikustera gonbidatzen gaitu… eta artea sakonago ulertzera.
CIC energiGUNE zentroak garatzen duen puntako ikerketan inspiratuta, sormena eta teknologia uztartuko ditugu ulertzeko, funtsean, artistek eta ikertzaileek tresna berberekin lan egiten dutela: elektroiak, materialak eta jakin-min handia.
Berrikuntza ez dela soilik pentsatzen… sortu ere egiten dela erakusteko gonbidapena.
Tu cerebro no escucha música
| Leyre Gravina Alfonso Hizkuntza: gaztelania |

“Zure garunak ez du musikarik entzuten” dibulgazio zientifikoko bakarrizketa bat da, begi-bistakoa dirudien ideia bat zalantzan jartzera gonbidatzen gaituena: musika gugandik kanpo dagoela. Pianoko erakustaldi txikien bidez, azaltzen da nola garunak bibrazio sinpleak melodia, erritmo eta emozio bihurtzen dituen, oraindik gertatu ez diren soinuak aurreikusiz eta entzuten dugunari zentzua emanez. Pertzepzioaren neurozientziatik hasi eta musikak ongizatean duen eraginera arte, bakarrizketa honek ibilbide hurbil eta iradokitzailea proposatzen du ulertzeko, azken finean, ez dugula musikarik entzuten… eraiki egiten dugula.
Beltzak ikusi ditut
| Oskar González Mendia Hizkuntza: euskara |

2016. urtean Anish Kapoorrek Vantablack margoa artearen esparruan erabiltzeko eskubide esklusiboa eskuratu zuen. Horrek esan nahi zuen beste artistek ezin zutela une hartan existitzen zen pigmenturik beltzena erabili. Horren aurrean, suminduta, Stuart Semple artistak munduko arrosarik arrosena sortu zuen. Gaur egun, edonork du baimena pigmentu hori erabiltzeko, Anish Kapoor izan ezik. Horrela hasi zen bi artisten arteko borroka, non zientzia, teknologia eta artea estuki lotuta agertzen diren.