Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • EDIZIOAK
    • 2024ko edizioa

Biofindegiak plastikoen kutsaduraren aurka lanean

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Donostia
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Hizkuntza: euskara, gaztelania

1860tik gaur egunera arte, material plastikoak gero eta garrantzitsuagoak bilakatzen joan dira gizakiaren eguneroko bizitzan. Material hauek merkeak, erabilgarriak eta ekoizteko errazak dira, eta horregatik, arlo askotan ezinbestekoak bilakatu dira ingurugiroko arazo larrienetako bat izatera iritsiz. Arazo honen kausa nagusiena plastikoaren erabilerak dakarren zabor ez-biodegradagarrien bolumena da. Horregatik, azken urteotan material hauek ordezkatzeko ikerketa sustatu da, bio-materialak oinarritzat hartuz.

Bio-materialak biomasatik eratorritako polimeroetatik sortzen dira eta hauen abantaila nagusienetarikoak hauen berriztagarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua dira. Bio-materialak ekoizteko beharrezkoak diren bio-polimeroak erauzteko bio-findegiak garatzen ari dira. Hauetan, biomasa prozesu kimikoen bidez eraldatzen da, bere egitura-osagaietan zatituz. Gero, osagai hauek beste hainbat aplikazio ezberdinetan erabil daitezke, horrela hondakin hauek integralki ustiatuz.

Testuinguru honetan, txoko honen helburua bio-findegi baten prozesu-kate osoa erakustea da, lehengaietatik amaierako produktuetaraino.

GJH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 13. Klimaren aldeko ekintza

Reserva de STANDS
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea