Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • EDIZIOAK
    • 2024ko edizioa

Sare sozialak aztertuz: ni harremanetan

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Lekua: Bizkaia Aretoa. Azkue Aretoa
Data eta Ordutegia:
– 2025eko azaroaren 9a (igandea), 10:00 (gaztelania)
– 2025eko azaroaren 9a (igandea), 11:15 (euskara)
Publikoa: 12-18 urte
Iraupena: 60 minutu

Tailer honetan hausnarketa gidatua egingo da parte-hartzaileekin, aztertu dezaten digitalizazioak eta plataforma handiek haien harreman-sare zabaletan duten paperaren inguruan.

Harremanen definizio intuitibo batetik abiatuko gara, lagunarteko eta senitarteko harremanetatik, ondoren, gizarte harremanen definizio zehatzago batera heltzeko xedearekin.

Azterketa hori egiteko ariketa desberdinak proposatuko zaizkie, plataforma sozial ezberdinetan (Spotify, Instagram eta TikTok), haien erreferenteen harreman-sareak aztertu ditzaten. Horretarako, webscrappong teknika desberdinak erabiliko dira eta hauek Gephi programaren bitartez irudikatuko dira. Ariketa hauek egiteko ordenagailu bat izango dute eskura, taldean eta modu interaktiboan lan egin dezaten.

Ariketa hauetatik abiatuta, soziologia proposatuko zaie harreman hauek aztertzeko zientzia gisa: 7 graduetako legea, gizarte-harremanen eboluzioa eta big data eta algoritmoen bitartekaritza.

GJH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea