| Lekua: Bizkaia Aretoa (EHU). Eraikinaren kanpoko fatxada Data: 2025eko urriaren 30etik azaroaren 9ra Publikoa: guztientzat Iraupena: proiekzioak 4 minutuko iraupena du eta 15 minuturo ikusiko da, 18:30etik 22:30era Inskripzioa ez da beharrezkoa. Sarrera librea lekua bete arte |
Gaueko iluntasunean, Zientzia Astea ospatzen den bitartean, Bizkaia Aretoko hormak ozeanoen sakonetik irudimenari erronka egitera datozen bizidun formak agertuko diren espazio bihurtuko dira. Gaur egungo munstroak dira: gizakiaren arduragabekeriatik sortutako izaki hibridoak, gure hondakin plastikoek eraldatutakoak.
Hormetan proiektatuko diren izaki hauek ez dira arte-proiekzio soilak; gure neurrigabeko kontsumoaren oihartzuna dira. Itsas hondotik sortzen den bestiario berri bat dira, abisu gisa, guk geuk sortutako ekosistema toxikoaren isla erakustera datorrena.
Proiekzioak 4 minutuko iraupena du eta 15 minuturo ikusiko da, 18:30etik 22:30era. Lehenengo orduetan, terrazara sartzeko paseak egongo dira, eraikinetik bertatik proiekzioez gozatzeko.
Jarraian, lanaldi bakoitzaren ordutegiak zehazten dira:
- Ordutegiak: sarrera librea 15 minuturo
- Terrazara sartzeko paseak:
- Urriak 30: 18:30-19:45
- Urriak 31: 18:30-21:45
- Azaroak 1-2: 18:30-21:45
- Azaroak 3-6: 18:30-19:45
- Azaroak 7: 18:30-20:45
- Azaroak 8: 18:30-22:00