| Topalekua: Pio Baroja Kaia Data eta Ordutegia: – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 10:00 (euskara, gaztelania) – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 12:15 (euskara, gaztelania) Publikoa: guztientzat Iraupena: 2 ordu |
Jarduera Bilboko itsasadarrean izango da itsasadarretik zehar mugituko den itsasontzi batean. IBeA ikerketa taldeak (EHUko Kimika Analitikoko Saila) egindako ur eta sedimentuen laginketa kanpainen bidez lortu den kutsatzaileen bilakaera tenporala ere eztabaidatuko da. Karbono dioxidoak uraren azidotasunean duen papera ere azpimarratuko da.
Jarduera osoan zehar, ura Van Dorn eta Niskin lagin-hartzaileak erabiliz bilduko da, eta uraren kalitatea aztertzeko erabilgarriak diren parametro fisiko eta kimikoak neurtuko dira zunda multiparametriko bat erabiliz. Hori guztia entzuleen parte-hartzearekin egingo da. Gure ur-sistemetan mikroplastikoek duten presentzia handia ere azpimarratuko da, eta kutsatzaile hauekin lotutako esperimentu txiki bat egingo da.
