Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • EDIZIOAK
    • 2024ko edizioa

Algen mundua

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Bilbo
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Hizkuntza: euskara, gaztelania

Txoko honetan, algen (makroalgak eta mikroalgak) ezagutza zabaltzeko asmoarekin dibulgazio jarduera desberdinak garatuko dira, berauen ekologia, kanpo-mehatxuen aurrean (klima-aldaketa, kutsadura) duten adierazle-gaitasuna edo prozesu bioteknologikoetan daukaten erabilera jorratuz.

Txokoan, algak zer diren, zer motatakoak dauden eta ingurunearen inguruan ematen diguten informazioa edo haien erabilera bioteknologikoak (kosmetikan, elikaduran, ur-tratamenduan, osasunean…) ezagutuko ditugu. Halaber, kirkoskopioaren bidez, Euskal Mikroalga Kultiboen Bildumako (BMCC) mikroalga aleak eta gure kostaldean bildutako makroalga batzuen xehetasunak behatuko dira.

Gainera, publiko orokorrak zenbait espezie identifikatu ahal izango ditu, luparekin edo mikroskopioarekin ikusten dena marraztu, eta marrazkia egin ondoren opari bat jaso. Era berean, hainbat makroalga ukitu ahal izango dira, haien testura desberdinak behatzeko eta desberdintasunak nabaritzeko.

GJH 14. Itsaspeko bizitza

Reserva de STANDS
Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea