Eguna: azaroaren 7a, osteguna Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Auditorioa Ordutegia: 19:00-20:30 Publikoa: 12 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den jarduera Izen-ematea: Ez da aldez aurretik izena eman behar. Sarrera librea edukiera bete arte. |
Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.
Zientzia eta UPV/EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.
Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:
Ibaiko arrainek edan eta edaten badute eta berriro edaten badute, txisa egin eta egiten dute eta egiten dute txisa berriro?
Ibon Cancio Uriarte Hizkuntza: gaztelania |
Gabonetako gezurrik borobilenetakoa da. Ibaitetako arrainek ez dute urik edaten. Bai ordea itsasokoek. Benetan egia dena hauxe da, ibaietako arrainek txis jario handia dute. Itsasokoek aldiz txi gutxi egiten dute. Gabonak ez dira honen arduradunak baizik eta osmosia. Beraz, ur-gezako piszinan arduratu arrainek egindako pisaz eta ez horrenbet zure alboko lagunurkoak egin zezakenaz.
Txorrotari eman eta berehala ateratzen da ura, ezta?
Iván Álvarez Arguiñano Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Hitzaldi honetan gizateriak bere historian zehar urarekin egin duen bidaia eta gure arbasoek ur hornidura gehiago eta batez ere hobea lortzeko egin dituzten gorabehera zientifiko eta teknologikoak aztertuko ditugu.
Fisika hau sutan dago
Leire Zufia Miguel Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Badakizu zer den Leidenfrost efektua? Ez?
Bakarrizketa honetan ikusiko dugu nola fenomeno fisiko honek hainbat gauzetan lagun diezagukeen gure egunerokoan, arrautza bat frijitzetik, erredura handietatik babesteraino. Pelikula eta liburuak “Elemental” gisa aztertuko dugu, efektuaren erabilgarritasuna irudikatzeko, eta esperimentu oso deigarri batekin amaituko dugu. Eskua sutan jarriko zenuke fisikagatik?
“Ez eman latarik”, egarri naiz!
Leyre Gravina Alfonso Hizkuntza: gaztelania |
Bakarrizketa honetan, publikoak urak gure gorputzean duen garrantzia ulertu ahal izango du. Modu dibertigarrian, gai honi buruz hausnartuko dugu: jendeakbere egarria lasaitzeko edari azukredunak zergatik kontsumitzen dituen. Bestalde, edari energetikoekiko mendekotasunaren zergatia ere azalduko dugu, batez ere nerabeen artean.
Urak energia ematen digu, eta asko dago (oraindik…)
Esteban Jacob Taquet Hizkuntza: gaztelania |
Denok dakigu ura energia-iturri bat dela, edo mugimenduagatik, energia zinetikoa delako, edo garaieragatik, energia potentziala dena. Ibai-ibilguetako errota tradizionalek aspalditik aprobetxatu dute. Estebanek oso ohikoak ez diren modu batzuetaz hitz egingo dizue errota horietako batzuek iristen zaien ura nola erabiltzen duten azaltzeko.
Mikrouhinekin dantzan
Idoia Mugica Mendiola Hizkuntza: gaztelania |
Mikrouhin labea gure sukaldeetan sartu zen duela hamarkada dexente eta oraindik ere batzuentzat ezezaguna da, edo hare okerrago, beldurgarria. Bakarhizketa honetan bere funtzionamendua eta berezitasunak ezagutuz esperimentu apartak egin ahal izango ditugu, dantzan jarri ere!