Erakusketaren data: azaroaren 6tik 9ra Ordutegia: – Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-21:00 – Larunbatetan: 10:00-14:00/17:00-21:00 Lekua: Clara Campoamor ZentroZibikoa. Halla |
Sortzailea: Marc RUEDA. Sorkuntza eta Diseinuko Graduko 4. mailako ikaslea. UPV/EHU
Erakusketan, Picota kaioaren abenturei jarraitzen dieten haurrentzako bi liburu ilustratu egongo dira ikusgai. Kaio horrek galzorian jartzen dituzten zailtasunak gainditzen laguntzen die bere lagun animaliei. Bi liburuki horiei esker, haurrek ezagunagoak izango dituzte gai garrantzitsu horiek, ulertzen lagunduko dietelako eta jasangarritasunean kontzientziatutako hezkuntza bultzatuko da.
Lehen liburukia kostaldean kokaturik dago, eta karramarro ermitariari, itsas dortokari eta balea urdinari buruzkoa da; bigarren liburukia, berriz, artikoan kokaturik dago, eta pinguino enperadoreari, hartz polarrari eta berotze globalari buruzkoa da.
SORKUNTZA JASANGARRIKO FAMILIENTZAKO TAILERRA