ZIENTZIA ASTEA 2024 / Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren astea

Zientzia Astea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea da. Urtero antolatzen du Euskal Herriko Unibertsitateak, eta helburua da kultura zientifikoa sustatzea herritarren artean, eta gizartea sentsibilizatzea ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerekin.

Ekitaldia 2024ko azaroaren 6tik 10era izango da, batez ere EAEko hiru hiriburuetan.

2024ko azaroaren 6tik 10era

Bilbao. Bizkaia Aretoa

2024ko azaroaren 6tik 10era

BARAKALDO. Clara Campoamor Zentro Zibikoa

2024ko azaroaren 7tik 9ra

Donostia / San Sebastián. Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

2024ko azaroaren 7tik 9ra

Vitoria-Gasteiz. Bibat Museoa eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Alt

Alt image

Zalantzarik baduzu? / Gurekin harremanetan jar zaitez

    Harreta ordutegia: 09:00-14:00 / 15:00-17:30.

    Telefono zenbakia: 946 017 666.

    Ohiko galderak / Zalantza barik

    Lehiaketa bakoitzaren oinarrietan zehazten da nola eman izena. Zorte on!

    Irrika, eta ikasteko eta parte hartzeko gogoa besterik ez da behar. Edonola ere, hartu kontuan jarduera askotan komeni dela adin batetik gora izatea, eta irtenaldietako batzuetan oinetako aproposak beharko direla, etab.

    Bai, batean baino gehiagotan eman dezakezu izena. Hautatu ondo ordutegiak!

    Hautatu zenuen jarduerara ezin bazara etorri, erreserbak kudeatzeko zure gakoak erabili ditzakezu baja egiteko. Hala, itxaron zerrendan daudenek lekua izango dute. Eskerrik asko!

    Bai, hala zehazten diren jardueretan.

    Ezer ez. Doan da.

    Beharbada, hau da arrazoia:

    • Ez dituzu bete inprimakian nahitaez bete behar diren eremu guztiak.
    • Ez duzu "Onartu" sakatu Datu Pertsonalen Babesari buruzko Legearen oharrean.
    • Plaza kopurua agortu da.

    Arazoa ez bada konpondu, jarri harremanetan gurekin harremanetarako inprimakia erabiliz.

    Antolatzailea /

    Laguntzaileak /