| Lekua: Bibat Museoa. Areto Nagusia Data eta Ordutegia: 2025eko azaroaren 5a (asteazkena), 17:00 (euskara, gaztelania) Iraupena: 3 ordu |
WikiEmakumeok proiektuak antolatuta, Wikipedian dagoen genero arrakala berdintzeko hainbat jarduera egiten dira urtean zehar hainbat lekutan Euskal Herrian. Hauetako bat izango da editatona hau WikiEmakumeok eta EHUko Zientzia Asteak antolatuta, Bibat Museoaren (Arabako Foru Aldundia) eta Wikimedia Españaren laguntzaz. Helburua izango da emakume zientzialariei buruzko Wikipediako fitxak hobetzea eta berriak sortzea. Edonor etor daiteke bere ordenagailuarekin eta, editatzen ez dakienari, nola egin erakutsiko zaio. Dibulgazioa, editatzen ikastea eta emakumeek zientziari egindako ekarpena ezagutzera ematea gustuko baduzu, zatoz!