Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • EDIZIOAK
    • 2024ko edizioa

Unibertsitate-debatea Global Innovation Day-n

Jarduera mota: Besteak
Egoitza: Donostia
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Lekua: Basque Culinary Centerrek antolatutako Gastronomy Open Ecosystem (GOe), Donostian
Data eta Ordutegia: 2025eko azaroaren 5a (asteazkena), 11:00 (euskara)
Publikoa: Aforoa beteta. Streaming bidez emango da
Iraupena: 2 ordu eta erdi

Unibertsitateko ikasleen arteko eztabaida Global Innovation Day jardunaldian. Global Innovation Day jardunaldian –Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako berrikuntzaren hitzordu nagusian–, unibertsitateko ikasleen arteko eztabaida izango da aurten. Horixe izango da XIV. ekitaldiko berrikuntza nagusietako bat.

EHUko zortzi ikasle berrikuntzari buruzko eztabaida zirraragarri batean ariko dira buruz buru, berrikuntza eta Garapen Jasangarriko Helburuak hizpide hartuta. Kimikako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza fakultateetako eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleak dira zortzi gazteak.

Bi taldetan banatuta, kontrako ikuspegiak eta iritziak defendatu beharko dituzte ikasleek, moderatzaileak emandako gai bati buruz. Erronka horretan, beren buru-argitasuna, jakintza eta argudiatzeko eta kontra egiteko gaitasuna erakutsi beharko dute.

Kimikako Fakultatearekin eta EHUko Eztabaida Taldearekin elkarlanean antolatutako ekimena da.

Kontsultatu programa osoa

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea