| Lekua: Bizkaia Aretoa. Laboa Aretoa Data eta Ordutegia: – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 11:45 (euskara) – 2025eko azaroaren 8a (larunbata), 12:45 (gaztelania) Publikoa: 6 urtetik aurrera Iraupena: 45 minutu |
Tailer honen bidez, jarduera interaktibo bat egingo da, gizarteari eta, bereziki, ikastetxeei, ebidentzia zientifikoak informatutako proposamen pedagogikoak hurbiltzeko. Proposamen horiek emaitza akademikoak eta eskoletako bizikidetza hobetzeko eraginkortasuna erakutsi dute. Jarduerari hasiera emateko, hezkuntza-ikerketako aurkikuntza berrienei buruzko sarrera labur eta dibulgatzailea egingo da. Aipatutako diren aurkikuntzak eskola-uzte goiztiarra gainditzen laguntzen dute, bai eta Haur Hezkuntzatik guztiok ikasteko beste oztopo batzuk ere. Irakaskuntzako ingurune errealetan inplementatutako estrategiek desberdintasunak murrizten eta ikasle guztien parte-hartze aktiboa bultzatzen nola lagundu duten azalduko da, testuingurua edozein dela ere. Oinarri zientifikoak aurkeztu ondoren, jarduera praktiko eta parte-hartzaile bat planteatuko da, bertan dauden pertsonek teknika horietako batzuen simulakroa egin ahal izateko.
Era horretan, jasotako esperientziak Hezkuntza Zientzien arloko azken aurrerapen zientifikoen berri emateaz gain, ikasleei, familiei eta irakasleei praktika inklusibo eta zientifikoki egiaztatuetatik abiatuta, hezkuntza eraldatzeko tresnak ematea du helburu. Amaieran, dibulgazio-materiala eskainiko da, informazio eta baliabide gehigarriekin, ezagutza eskola-testuinguruetara eta familia-eremura transferitzeko.
