Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • BILBO
  • DONOSTIA
  • VITORIA-GASTEIZ
  • BARAKALDO
  • EDIZIOAK
    • 2024ko edizioa

Oceanus Plasticus

Jarduera mota: Erakusketa
Egoitza: Donostia
Izena eman
Izena eman
Izena eman
Izena eman

Lekua: Tabakalera. Patioa
Data: 2025eko azaroaren 6tik 8ra
Publikoa: guztientzat

Oceanus Plasticus erakusketa EHUk ozeanoak eta itsas baliabideak modu iraunkorrean kontserbatu eta erabiltzearekin duen ingurumen-konpromisotik sortu zen. Arte Ederren Fakultatean egindako diseinu grafikoko hezkuntza-planteamendua oinarri hartuta, eta Plentziako Itsas Estazioaren (PiE- EHU) laguntzarekin, proiektu honen bidez ingurumen-kontzientzia astindu nahi duen lan aktibista bat egiten da. Eta horrekin, gure ozeanoen iraunkortasunaren inguruan sentsibilizatzea eta herritarren artean giza balioak bultzatzea da helburua.

Horretarako, Erdi Aroko tradizio kartografikoaren mekanismo sinbolikoak berreskuratu dira, «munstro berriak» irudikatzeko bestiario garaikide bat berrinterpretatuz. Izaki hibridoak dira munstro horiek, espezie ozeanikoen eta gizakiaren neurrigabeko handinahiak sortutako hondakin plastikoen arteko imajinatutako elkarrekintzaren ondorioz sortzen direnak.

GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GJH 14. Itsaspeko bizitza

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2025 Zientzia Astea - XXV. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea