| Hizkuntza: euskara, gaztelania |
Txokoan ikerkuntzek ingelesaren jabekuntzan erakutsi dituzten ezaugarri ‘zailenak’ zeintzuk diren erakutsiko ditugu esparru ezberdinetan: lexikoan eta morfosintaxian. Horretarako hiru esperimentu prestatuko ditugu.
Lehenengo esperimentuan, kontzientzia metalinguistikoa jorratzen duen jolas batekin arituko gara. Partehartzaileek hizkuntza ezezagunetako hitzen eta esaldien esanahia asmatuko dute. Horretarako, beraien kontzientzia metalinguistikoan oinarrituko dira eta uste baino gehiago dakitela ikusiko dute.
Bigarren esperimentuan, ingelesezko ‘false friends’ deritzonak erakutsiko ditugu power-point batean eta bisitariei bi aukeren artean aukeratzeko eskatuko zaie. Power-pointaren bidez ikasitakoan trebatzeko helburuarekin, bisitariek joko desberdinetan parte hartuko dute: bisitari helduagoek “password” deitutako joko batean eta bisitari txikiek kutxak eta “flashcards” delakoak uztartzen dituen beste joko batean.
Hirugarren esperimentuan, ikasleek hizkuntza akats batzuk oharkabean egiten dituztela erakutsiko dugu.
