Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Eta zuk, zer hartzen duzu askaltzeko?

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Online
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: Saioa GÓMEZ ZORITA
Farmazia eta Elikadura Zientzien Departamentua
Arabako Campusa

Norentzat: 6 urtetik gorako haurrak

Hamaiketakoa eta askaria dira gehien deskuidatzen diren otorduak, eta horietan sartzen dira elikagai ultraprozesatu gehien, koipe eta azukre gehien dutenak eta, beraz, haurren ongizaterako eta osasunerako oso gomendagarriak ez direnak.

Tailer honetan haurren elikadura ohiturei buruzko kontzientzia sortu nahi dugu, eta, aldi berean, jan beharko zenukeenaren jarraibideak eman nahi dizkizugu, eta beharrezkoak diren tresnak eman, zure elikadura ohituren aldaketen protagonista izan zaitezen. Hori lortzeko, haurrek zein zure elikaduraz arduratzen diren helduek erraz ikusteko eta ulertzeko moduko materiala proposatzen dizugu.

Bideo dibertigarri batzuen bidez, elikagaiek dituzten azukre eta koipe kantitateak jakinaraziko dizkizugu, eta zure adin tarteari dagozkion eguneroko gomendioekin alderatuko ditugu. Horretarako, beheko aldean agertzen diren hiru bideoak adierazitako hurrenkeran ikustea proposatzen dizuegu.

Bukatzeko, Kahoot! galdera joko errazak ere eskura ditzakezu, eta, horri esker, otorduetan zer elikagai sartu beharko zenituzkeen ikasiko duzu, hala nola fruta, karbohidrato konplexuak, esnekiak… eta elikagai mota bakoitzean zein diren nutriente ugarienak. Azkenik, etxean hamaiketako eta askarietan zure ohiturak hobetzeko errezeta fitxak deskarga ditzakezu.

On egin!

Norentzat: 6 urtetik gorako haurrak

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea