MotoStudent
Investigador: Edorta CARRASCAL LEKUNBERRI
Departamento de Ingeniería de Sistemas y Automática
Escuela Universitaria de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz
Campus de Araba
Idioma: castellano Público: 9-12 años Duración: 90’ |
Proposatzen den jarduerak, VG eMotorSport taldeak garatzen duen lana ezagutarazi nahi du.
Talde honek, Vitoria-Gasteizeko Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakaslez osatuta dago eta “Moto Student” txapelketan* parte hartzen du moto elektriko bat diseinatzen eta egiten. Taldeak, motoa diseinatzeko egin behar diren ikerketa eta lan guztiak, txosten teknikoetan aurkeztu behar dizkie txapelketaren antolatzaileei finkatutako epeetan. Hortaz gain, taldeak dirua eta babesleak bilatu behar ditu proiektua aurrera egin ahal izateko.
Diseinua egin eta gero, piezak fabrikatu behar dira. Batzuk, bateria adibidez, zeldak erosita eta taldekideek soldatuta lortuko dira. Beste batzuk, txasisa bezalakoak, enpresa babesleen laguntzarekin lortuko dira (mekanizatua, soldadura, materiala…). Nahiz eta plaka elektronikoak zuzenean ez egin, ikasleen lana da motoaren potentzia kudeatuko duten elementu hauen diseinua.
Aurreko edizioetan egindako lana erakutsiko da, baita 2023an burutuko den txapelketarako egiten ari dena. Standean egongo diren ikasleek beraien esperientzia azalduko dute, behar diren argibide teknikoak emanez. Taldea, etorkizunean ingeniariak izango diren ikasleak osatuta badago ere, beste titulazioetako ikasleek ere tokia eduki dezakete bertan.
Egiten den lana hobeto ulertzeko eta jendeengan zientzia eta ingeniaritzarekiko gogoa pizteko, VG eMotorSport taldearen kideen azalpenaz gain, bideoak ere proiektatuko dira. Horretaz gain, aurreko edizioaren motoaren dokumentazioa ikusgai egongo da publikoak proiektua noraino heltzen den jabe dadin.
Bukatzeko, inor interesatuta balego, proiektuaren eta taldearen babesle izateko gonbita luzatuko genioke.