Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

MIKROmundu bat, OSASUN bikain bat

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Online
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: Elena SEVILLANO PEÑA
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Departamentua
Medikuntza Fakultatea eta Erizaintza Saila
Bizkaiako Campusa

Osasuna ez da gai indibidual bat bakarrik. Mundu honetan dena dago lotuta: lurra, ura, landareak, animaliak eta pertsonak. SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako pandemiarekin ikusi ahal izan dugunez, gaixotasun infekziosoak ez dira pertsonenak bakarrik, ingurunearekin dugun interakzioaren araberakoak ere badira.

Txoko honetan ikusiko dugu zein diren animaliekin, landareekin eta pertsonekin erlazionatzen diren mikrobio garrantzitsuenak, eta zelan lagundu ahal diguten gure osasuna hobetzen, edo zelan kontrola ditzakegun gaixotasunak saihesteko. Gertutik aztertu ahal izango dugu miniaturazko bizitza hori, mikroskopioen eta lupa estereoskopikoen bidez. Jolasen, app-en, argazkien eta kartelen bitartez, jakingo dugu zein diren mikrobio nagusiak, zer arrisku sortzen duten eta zein metodo dauden (txertoak, adibidez) gaixotasun kutsakorrak prebenitzeko eta tratatzeko. Animatuko zara?

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea