Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Telekomunikazioak: etorkizuna menderatuz

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: Amaia ARRINDA SANZBERRO
Komunikazioen Ingeniaritza Saila
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Bizkaiko Campusa

Lekua: Bizkaia Aretoa. Oteiza aretoa
Hizkuntza: euskara, gaztelania
Publikoa: guztientzat

Aro digitalean telekomunikazioak gure bizitza errazten diguten hainbat aplikazio eta teknologiaren oinarria dira: 5G (gaur egungo Smart-phoneak baino askoz gehiago hartuko ditu), smart-cities, smart-grids, 4.0 industria, ibilgailu konektatu eta autonomoak, mundu digitala, biomedikuntza, IoT (horietan zibersegurtasun-kontzeptuak aplikatzen dira), big-data, block-chain, adimen artifiziala, machine learning, deep learning eta askoz gehiago.

Aplikazio eta teknologia horiek ezagutza hauetan oinarritzen dira: telematika, elektronika, seinale-prozesaketa eta irrati-komunikazioak, telekomunikazioen oinarria.

Aukera zabal horretan, mundu digitaleko bi esperimentu argigarri aurkezten dira:

“Kromaren” teknika. Zineman eta telebistan asko erabiltzen den teknika da. Standean hondo berdea jarriko da. Pertsonak atzealde horrekin atzean jarriko dira (eszenatokia balitz bezala). Kamera batek bideoa grabatuko du. Ordenagailu batetik pasatuko da, eta bideoa kroma-teknikaren bidez prozesatzen da, irudiaren berdeguneen ordez aurrez ezarritako irudi bat jarriz. Prozesatutako bideoa telebista batean erakutsiko da, eta, hala, agertokian jartzen den pertsona bat (atzeko aldean hondo berdea duena) telebistan ikusiko da Bob Esponjaren hondo batekin, denboraren mapa, kulturista bat edo Athetic-eko jokalariak. Gainera, parte-hartzaileek paper berdearen zati bat jarri ahal izango dute gainean, geruza gisa, “garden bihurtuz”; hala, azken bideoan aurpegia baino ez da ikusiko

Holograma faltsua: “Pepper-en mamua” deritzon ilusio optikoko teknika erabiliz, holograma bat ikustea ahalbidetzen duen sistema bat erakutsiko da, lau aldiz errepikatutako objektu baten iruditik abiatuta eta kristalezko piramide garden batean edo lau aurpegiko metakrilatoan proiektatuta.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea