Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Stat Wars: datuen inperioa

Jarduera mota: Tailerrak - Ikastetxeak
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: Irantzu BARRIO BERAZA
Matematika Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Bizkaiko Campusa

Eguna: 2022ko abenduaren 13a, asteartea
Orduak: 9:00-10:30 (euskaraz) / 11:00-12:30 (gaztelaniaz)
Lekua: Bizkaia Aretoa (Mitxelena aretoa), Bilbao
Hizkuntza: euskara, gaztelania
Publikoa: Bigarren Hezkuntzako ikasleak
Iraupena: 90’

Jarduera hori FECYT FCT-20-16586 proiektuaren parte da. Proiektu hori FECYTi eskatu zitzaion kultura zientifikoa, teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko 2021 deialdian. Stat Wars dibulgazio-ekimen berritzailea da, Star Wars zinema-sagan girotua. Gazteek gero eta interes handiagoa izatea du helburu, eta, gaur egun, etorkizun handieneko lanbidetzat hartzen da: estatistika, datu-zientzia edo big data.

Metodologia “jolasean ikasiz” diseinatu da, eta, zehazki, “tailer-lehiaketa” formatuan. Planteamendua parte-hartzaileei bakarka edo taldean parte har dezaketen jokoak proposatzea da, teknika estatistikoen bidez landu daitezkeen problema errealak ebazteko.

Datuen erabilerari buruzko parte-hartzea, dibertsioa eta kontzientzia kritikoa sustatuko dituen giro interaktiboa sortu behar da. Parte-hartzaileek jakin ahal izango dute nola analisi kuantitatiboa beharrezkoa den gure inguruan sortzen den informazio guztia ulertzeko, eta, horrez gain, estatistikak bizitzaren arlo guztietan (gizartea, zientzia, zinema, kirola, osasuna, etab.) duen presentzia hauteman ahal izango dute.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea