Ikertzaileak: Jose Antonio CARRERO HERNÁNDEZ eta Ailette PRIETO SOBRINO
Kimika Analitikoa Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Bizkaiko Campusa
Lekua: Bizkaia Aretoa. Hall Hizkuntza: euskara, gaztelania Publikoa: guztientzat Iraupena: 30’ |
Jarduera honen helburua da erakustea kimika gure eguneroko bizitzako gauza garrantzitsuenetan dagoela, nahiz eta ez garen beti horretaz jabetzen. Modu interaktiboan eta etxeko produktuekin egindako esperimentu errazen bidez, produktu horren kontzeptu kaltegarria desmitifikatzen saiatuko gara. Kimikari zor dizkiogu, adibidez, gure higiene pertsonaleko produktuak, jaten ditugun latako elikagaiak, janzten dugun arropa eta abar.
Jarduera honen helburua da jendeari erakustea kimikaren mundua eguneroko bizitzan dagoela. Modu interaktiboan eta etxeko produktuekin egindako esperimentu errazen bidez, kimikaren kontzeptu kaltegarria desmitifikatzen saiatuko gara. Nitrogeno likidoarekin esperimentatuko dugu, ezin konta ahala erabilera baititu: sukaldaritzan ere erabiltzen da! Tinta ikusezinarekin idatzitako mezu ezkutuak bidaliko ditugu, porexpan edo «kortxo zuria» desagerraraziko dugu eta jenio bat askatuko dugu erreakzio kimiko izugarri batekin. Gainera, fluido ez-newtondarrak eta haien propietateak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu zer egiteko gai den uraz nahastutako arto irina.
Ikusiko duzu kimika hementxe bertan dagoela, zeure eguneroko bizitzan.