Ikertzailea: Antonia DE LOS ÁNGELES ÁLVAREZ DÍAZ
Zelulen Biologia eta Histologia Saila
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Bizkaiko Campusa
Eguna: 2022ko azaroaren 12a, larunbata Orduak: 17:00-17:40 (gaztelaniaz) / 18:00-18:40 (euskaraz) Lekua: Bizkaia Aretoa. Barandiaran aretoa Hizkuntza: euskara, gaztelania Publikoa: guztientzat (bereziki haurrentzat) Iraupena: 30-40’ |
Agendan eta Europako Itun Berdean lan egin duten emakumeen irudiak ezagutarazi nahi ditugu, eta jendeari azaldu nahi diogu zertan datzan eta zertan jardun duten emakumeek beren garapenean, eta, batez ere, Hiri Adimendunen eta Klimatikoki neutroen garapenean.
Gizonen eta emakumeen arteko zientzia- eta teknologia-ikasketen desorekari buruzko azalpena eta hausnarketa egin nahi dira, emakumeen eta nesken parte-hartzea sustatuz zientzian. Horretarako, emakumeak eta, oro har, gizarteak zientzian duten zeregina ikusarazteko eta sustatzeko ekintza hauek egitea proposatzen da.
Panel-erakusketa, honako hauek erakusteko:
1. Zertan datza Agenda eta Europako Itun Berdea
2. Zer diren hiri adimendunak eta zertan lagun diezaguketen gure bizi-kalitatea hobetzen eta gure planeta babesten
3. Nola lagundu duten emakumeek beren garapenean, prozesu horretan parte hartu duten pertsona ospetsuak ezagutuz, hala nola:
– Ursula von der Leyen, Europako Batzordeko lehendakaria
– Mariya Gabriel, Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteriako komisarioa
– Kadri Simson, Energia komisarioa
– Alicia Asín, Espainiako adimen artifizialean aditua
– María Fernanda Rothe, Smart Cities arloko proiektu eta zerbitzuen koordinatzailea
4. Nola lagundu etxetik
– 12+1-eko helburuen koloreen arabera banatuko dira galderak.
– Taularen diseinua Tribial-en eta EHUagenda 2030-en Garapen Jasangarriraren aldeko azalean oinarrituta egongo da.
– Parte-hartzaileak taldetan banatuko dira, galderei erantzuten laguntzeko.
– Europa eta ingurua garbi edukitzea lortzen duen taldeak irabaziko du jokoa