Egunak: 2022ko azaroaren 9tik 11ra Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa Ordutegia: 10:00-11:00 / 11:00-12:00 Iraupena: 45’ Hizkuntza: euskara Publikoa: Ikastetxeak. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Parte-hartzaile kopurua: 25/tailerra Izen-ematea: Posta elektronikoz, helbide honetara idatzita: ccclaracampoamoraulas@barakaldo.eus, edo 94 478 9552 telefono zenbakian. |
Tailerra
Piktograma marrazki sinple bat da, azalpen-testu batekin lagundu beharrik gabe mezu bat helarazteko gai dena. Piktogramek hizkuntzen oztopoak ezabatzen laguntzen dute, maila unibertsalean ulertzen direlako.
Tailer honetan, hasierako kontzeptualizaziotik ordenagailuko diseinuraino, piktograma batzuk nola egin irakasten da. Piktograma bat zer den definituko dugu, eta piktogramen historiari errepaso labur bat egin ondoren, gure piktogramen zirriborro batzuk sortuko ditugu, GJHen gaian oinarrituta eta “Erakusteko kamisetak” erakusketa indartzeko.
Amaitzeko, ordenagailua erabiliko dugu eta bertan parte-hartzaileek behin betiko piktogramak egingo dituzte eta euren piktograma txantiloi batean inprimatu ahal izango dute, tailerraren oroigarri moduan ate-zintzilikariorako edo liburu-bereizgailurako.
Bisita
Erakusketa ikusteko bisita iruzkindua, “Mundu jasangarriaren aldeko piktogramak” izeneko yinkana/galdera-sorta batekin batera.
Joko zientifikoen zozketa parte hartzen duten ikasleen artean.
*Tailerra egiten duten ikasle guztiek jarduera honetan ere parte hartuko dute.