Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Mikroorganismoak, gure lagunak

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: Inés ARANA BASABE
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Bizkaiko Campusa

Eguna: 2022ko azaroaren 13a, igandea
Ordua: 9:00-9:45
Lekua: Bizkaia Aretoa. Elhuyar aretoa
Hizkuntza: euskara, gaztelania
Publikoa: + 12 urte
Iraupena: 45’

Bakterioek, birusek eta onddoek oso ospe txarra dute, batzuetan arrazoiz eta bestetan arrazoirik gabe. Arrazoiz, askotan gaixotasunen edo epidemien sinonimo direlako. Arrazoirik gabe, mikroorganismoak beharrezkoak direlako bizitzarako: mikroorganismorik gabe, gure planeta ez litzateke existituko ezagutzen dugun bezala.

Mikroorganismoak langile espezializatu finak dira, guretzat beharrean dihardutenak gau eta egun. Elikagaiak eta medikamentuak sortzen dituzte, ur zikinak garbitzen dituzte, material berriak egiten… Eta, hala ere, askotan ez gara ohartzen zenbat laguntzen diguten eguneroko bizitzan. Saiatuko gara mikroorganismoen iduri txarra baztertzen, eta haien onurak estimatzen ikasten.

Egunero erabiltzen diren hainbat produktu aurkeztuko dira (elikagaiak, botikak, garbigarriak, etab.), edo gaixotasun kronikoak (glukosaren testa, intsulina) edo nekazaritzarako erabiltzen direnak (biopestizida). Halaber, ikusizko aurkezpena egingo da (hondakin-urak tratatzeko instalazioa, terapia genikoa, transgenikoak eta abar) bertaratutako jendeak adieraz dezan produktuak/jarduerak/ tratamenduak diren, osorik edo osagairen bat, mikrobio-jatorrikoak edo ez. Haien erantzunetatik abiatuta, mikroorganismoekin dugun harreman estua eta haien “lanarekiko” dugun mendekotasuna ulertuko ditugu.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea