Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Jolas eta solas euskaratik eleaniztasunera

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Vitoria-Gasteiz
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: Amaia MUNARRIZ IBARROLA
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa
Letren Fakultatea
Campus de Araba

Tailerrak hurrengo egitura izango du:

1. Irekiera. Gaian sartzeko beroketa modura, ikerketa taldeak zenbait galdera planteatuko dizkie parte-hartzaileei jolas modura (Kahoot bidez) ondoren egingo diren jolasetan (mikrotailerrak) jorratuko diren gaien inguruan. Galdetegiak horrelako gaietako galderak barne hartuko ditu: hizkuntza aniztasuna, eleaniztasuna, hizkuntza ikasteko haurrak igarotzen dituen aroak, hiztun elebidunek elkarrizketa barruan egiten dituzten hizkuntza-txandakatzeak, etab. (10’):

2. UPV/EHUko Elebilab laborategiko ikerketa ildoen aurkezpen laburra (5’).

3. Esperimentuak/jolasak. Euskara umetan ikasi duten haur, nerabe eta heldu euskaldunen hizkuntza erabilera eta gaitasunak neurtu eta ulertzeko zenbait jolas planteatuko ditugu, haiei buruzko hausnarketa bultzatuz. Honako azpitailer hauek eginaraziko zaizkie parte-hartzaileei (30’ inguru):

a. Euskararen tamainaren eta munduko hizkuntza-aniztasunaren inguruko galderak eta hausnarketak.
– Euskara horren txikia ote da?
– Zenbat beste hizkuntza daude Euskal Herrian?

b. Haur eta gazte elebidun/eleaniztunen hizkuntza erabilera. Euskara soilik edo beste hizkuntzekin batera ikasten dutenek berdin ikasten al dute hizkuntza? Parte-hartzaileek aukera izango dute hizkuntzaren elementu eta praktika desberdinen erabileraren inguruan hausnartzeko (hiztegia, ipuin kontaketa, hizkuntza-txandakatzea), eta hizkuntzaren garapenerako garrantzizko hainbat faktorez ohartzeko.

c. Gazte-heldu elebidunek, bi hizkuntzetan egiteko ohitura duten askok bi hizkuntzak txandakatzen dituzte esaldi berean. Noiznahi eta nolanahi egiten al dute hori? Bertaratzen direnekin jolastuaz, fenomeno horren inguruan hausnartuko dugu.

4. Itxiera. Jolas/esperimentu bakoitzean entzuleek esperimentatutakoa partekatuko da eta tailerraren irekieran egindako galderak berrartuko dira (10’).

 

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea