Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Itsasoa, gazia ala ozpindua?

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzaileak: Oihane DIAZ DE CERIO ARRUABARRENA eta Mireia IRAZOLA DUÑABEITIA
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Bizkaiko Campusa

Eguna: larunbata, azaroak 12, 2022
Ordua:
11:15- 13:15
Lekua:
Bizkaia Aretoa. Barandiaran aretoa
Hizkuntza: euskara
Publikoa: 8-10 urte
Iraupena: 120’

Aurkezten den tailer honen helburua itsasoaren azidotzea zer den eta zein eragina duen aztertzea izango da. Horretarako haurrek ikertzaileen laborategiko mantala jarri eta ikerketa zientifiko bat egingo dute. Lehendabizi, itsaso uraren azidotasuna neurtzeko adierazlea prestatuko dute, eta ondoren berau erabilita ur-azido edota basikoak aztertuko dituzte, pH kontzeptua ikasteko. Bestetik, itsaso uraren pH aldaketak bibalbioen maskorretan zein eragin duen aztertuko dute. Maskorrak azidotasun maila ezberdineko uretan murgildu ostean (ozpin kantitate ezberdineko urak), hainbat behaketa (lupa erabiliz) eta neurketa (pisaketak) egin beharko dituzte. Denboraren poderioz maskorren lodierak gora egingo al du? Ala maskorrak findu egingo dira? Auskalo.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea