Egunak: 2022ko azaroaren 9tik 11ra Lekua: Gurutzetako Zentro Zibikoa Ordutegia: 10:00-11:00 / 11:00-12:00 Iraupena: 45’ Hizkuntza: euskara Publikoa: Ikastetxeak. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Parte-hartzaile kopurua: 25/tailerra Izen-ematea: Posta elektronikoz, helbide honetara idatzita: ccclaracampoamoraulas@barakaldo.eus, edo 94 478 9552 telefono zenbakian. |
Tailerra
Tailer honetan, ikasleek energia-iturri berriztagarri eta jasangarri hau ezagutuko dute. Gainera, birziklatutako materiala erabilita egindako eraikuntza sinple baten bidez, ur-errota bat egin ahal izango dute modu kolaboratiboan.
Ur-errotek palen bidez xurgatzen dute uraren energia, energia zinetiko izenekoa, eta askotariko energia motak sorrarazten dituzte; esate baterako, potentziala, hidraulikoa eta elektrikoa.
Bisita
“17+1 helburu mundua eraldatzeko” erakusketa ikusteko bisita iruzkindua + yinkana/galdera-sorta batekin batera.
Joko zientifikoen zozketa parte hartzen duten ikasleen artean.
*Tailerra egiten duten ikasle guztiek jarduera honetan ere parte hartuko dute.