Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Estuarioak eta lakuak: gure historiaren lekukoak (itsasontzian)

Jarduera mota: Ibilbide didaktikoa
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Eguna: 2022ko azaroaren 12a, larunbata
Ordua: 10:00-12:00
Iraupena: 60’
Publikoa: guztientzat
Topalekua eta irteera: Pio Baroja kaia

Itsasontzian egingo dugun bidaian zehar, UPV/EHUko ikertzaileek Bilboko itsasadarraren eta antzeko beste estuario batzuen garrantzia azalduko digute; sistema konplexu eta askotarikoak dira, goi mendietako lakuak bezalaxe. Bertako sedimentuen bidez, gizadiak lurralde horretan izan duen bilakaera historikoa ezagutu dezakegu.

Ibilaldi bat egingo dugu, “debekatuta ez ukitzea” leloarekin, eta laginak hartzeko tresna batekin Bilboko itsasadarreko ura jasoko dugu, hainbat altueratako laginak eskuratzeko. Besteak beste, honako datu hauek ezagutuko ditugu: gazitasuna, redox potentziala, tenperatura, disolbatutako oxigenoa, etab. Horrez gain, ur lagin horiek iragaziko ditugu, uraren kalitatea ikusteko.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea