Ikertzaileak: Naiara ROJO eta Gorka GALLASTEGUI
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Arabako Campusa
Parte hartzen duten gazteei erredox erreakzioetan oinarritutako 3 esperimentu proposatuko zaizkie. Esperimentu/erronka bakoitza gainditu ondoren, parte-hartzaileek behar adina pista eskuratuko dituzte saioaren amaieran ezarritako helburua lortzeko, planeta salbatzen lagunduko dien elementu kimikoaren izena lortzea, alegia.
Egingo diren esperimentuak ondokoak izango dira:
– 1. esperimentua: zilarrezko eta urrezko txanponak
– 2. esperimentua: pila naturalak
– 3. esperimentua: koloreen erritmoa