Ikertzailea: Iñaki MARTIN AMUNDARAIN
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saila
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Gipuzkoako Campusa
Lekua: Bibat Museoa. Harrera Hizkuntza: euskara, gaztelania Publikoa: guztientzat |
Energia berriztagarriak iturri naturaletatik lortzen dira eta agortezinak dira. Txoko honetan hainbat esperimentu garatuko dira energia eolikoak, eguzki energia zuzenak eta fotoelektrikoak eta eguzki termikoak nola funtzionatzen duten ikusteko.
Eguzki izpiak aprobetxatuz nola sukaldatzen den ikusiko dugu. Eguzki plakak urtean zehar Eguzkiak duen posizioaren arabera nola orientatzen diren ikasiko dugu. Energia eolikoak nola funtzionatzen duen eta dauden errota mota desberdinak ezagutuko ditugu. Eta mugimendua ere sortuko dugu, eguzkiaren beroetatik abiatuz Stirling motor eder eta harrigarri batekin.
Energia berriztagarriek eskaintzen dituzten aukerek harritu egingo zaituzte!
Besteak beste, esperimentu hauek egingo dira:
1. Auto elektrikoa
2. Telurio, Eguzkiak urtean zehar Lurretik ikusita duen posizioa irakasteko
3. Energia eolikoa irakasteko taldea
4. Energia fotovoltaikoa irakasteko ekipoa
5. Eguzki-energia termikoa
6. Eguzki-stirling motorra, alkoholarekin eragindakoa
7. Eguzki moduluen analizatzailea. Hornitzailea 210
8. Instalazio fotovoltaiko bakartua
9. Eguzki-erradiazioaren neurgailua pyr1307
10. Jostailu fotovoltaikoak
11. Material fotovoltaikoak