Ikertzailea: Jose Ignacio GARATE AÑIBARRO
Teknologia Elektronikoa Saila
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Bizkaiko Campusa
Lekua: Bizkaia Aretoa. Chillida aretoa Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa Publikoa: 5-15 urte Iraupena: 5-10’ |
Elektronika hain dago presente gure eguneroko bizitzan, konturatu ere ez garela egiten. Mugikorrak, plantxak, txigorgailuak, kafeterak, mikrouhin labeak, telebista pantailak, tabletak, zuku makinak,…Elektronikari esker erabili ohi dituzun sistema batzuek nola funtzionatzen duten jakiteko aukera izan nahi duzu? Hurbildu eta ikusi, ukitu eta manipulatu ahal izango dituzu.
Bisitariek haiekin jolas dezaten diseinatutako esperimentu eta aplikazio praktiko batzuk aurkezten dira, eta elektronika eguneroko bizimoduan nola aplikatzen den ikusteko aukera ematen dute.