Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Biosistemak

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: José María BECERRIL SOTO
Landareen Biologia eta Ekologia Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Bizkaiko Campusa

Lekua: Bizkaia Aretoa. Etxepare aretoa
Hizkuntza: euskara, gaztelania
Publikoa: guztientzat
Iraupena: 15’

Bizidunak sistema konplexuak dira, eta antolatuak daude ezaugarri aparteko bat gordetzeko: bizitza. Unitate funtzional eta estruktural oinarrizkoa zelula da, baina zelulak biosistema konplexuagoetan antolatzen dira. Gure planetako biosistema guztiak harremanetan daude, eta elkarren menpeko dira.  Baliabide naturalak egoki erabiltzeko, funtsezkoa da ezagutzea prozesu horiek eta organismoek beren artean eta ingurumenarekin daukaten harremana.

Txoko honetan honelako galderei erantzuten zaie:

– Zer da zelula bat eta nola funtzionatzen du?
– Nola elikatzen dira landareak argiz?
– Atera dezaket klorofila landareetatik?
– Nola beha dezaket klorofilaren fluoreszentzia linterna batekin?
– Nola bizi dira landareak lurzorurik gabe? eta airean? eta uretan?
– Nola egingo diote aurre landareek klima-aldaketari?
– Arazoak dituztenean, landareak mikroorganismoekin elkartzen dira bizirik irauteko?
– Nola elikatzen dira landare haragijaleak? Nola elikatzen dira landare parasitoak?

Deskonposizio-materia duten terrarioak jarriko dira, baso bateko lurzorua simulatuz: bitrinan zintzilik dauden landare haragijaleak, landare parasitoak, airean, uretan, sinbiosi begetalak, etab. Era berean, informazio grafikoak eta ikertzaile-taldearen azalpenek landareek gizakientzat duten garrantzia ulertzen lagunduko digute, baita klima-aldaketak elkarrekin nola egingo diogun aurre ere.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea