Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Biodibertsitatea eta eboluzioa

Jarduera mota: Txokoak
Egoitza: Bilbo
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: Inés ARANA BASABE
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Bizkaiko Campusa

Lekua: Bizkaia Aretoa. Etxepare aretoa
Hizkuntza: euskara, gaztelania
Publikoa: guztientzat
Iraupena: 15’

Biodibertsitatea izaki bizidunen aniztasuna da. Bere baitan hartzen ditu landareak, animaliak, onddoak, mikroorganismoak, ekosistemak… bai eta ekosistemok dauden herrialde edo eskualdeak ere. Milioika urteko eboluzioaren emaitza da, hala prozesu naturalen nola gizakien eragin gero eta handiagoaren ondorioa.

Klima-aldaketak ekosistemak aldatzen ditu eta biodibertsitateari eragiten dio. Gure lurraren eboluzioan zehar sortu den biodibertsitate hori.

Honelako galderei erantzuten saiatuko gara: zer da bilakaera eta nola funtzionatzen du? Nola egokitzen dira espezieak ingurunera? Nola sortzen dira espezieen karaktereak banakoen arteko desberdintasunetatik abiatuta? Nola aldatzen dira populazio naturalak denboran zehar? Nola sortu da ornodunen lokomozio-sistema? Nola eboluzionatu zuen gizakiak? Bilakaera horrek jarraitzen al du? Zein da mikroorganismoen aniztasuna? Zein da mikroorganismoen eginkizuna ingurunean? Nolakoa da lore bat? Nola eboluzionatu dute intsektuak erakartzeko? Nola laguntzen diote biodibertsitateari?

Landare eta animalia-ereduak aurkeztuko dira (handituak eta desmuntagarriak), garezur-ereduak, kultibo-plakak, mikroskopio bat… azalpenekin eta material grafiko desberdinarekin batera. Gainera, mikroorganismoen prestakuntzak erakutsiko dira, ereduak erabiliz haien morfologiaren arabera identifika daitezen.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea