Ikertzaileak: Iratxe ROJO GAMBOA eta Nere ZORROZUA BARTOLOMÉ
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta PiE-EHU
Bizkaiko Campusa
Eguna: 2022ko azaroaren 12a, larunbata Ordua: 9:00-11:00 Lekua: Bizkaia Aretoa. Laboa aretoa Hizkuntza: euskara Publikoa: 10-12 urte Iraupena: 90’ |
Animalien sailkapena habitataren arabera eta klimaren aldaketaren eragina. Horretarako fitxak eta animalien / habitaten irudiak erabiliko dira. Animaliak belkroarekin itsatsi egingo dira habitat ezberdinetara.
Tailerraren helburua habitat adierazgarri ezberdinetan bizi diren animaliak kokatzea izango da, aurretik umeei emango zaizkion fitxak erabilita eta habitat hauen baldintzak azalduta (batez ere tenperaturaren aldetik). Behin animaliak sailkatuta eta euren ezaugarriak ikusita, habitat horietan tenperatura igo eta animalienganako eragin posibleak ikusiko ditugu; animalien migrazioak, dietaren eta interakzioen aldaketa posibleak ikusiko ditugu, eta horren ondorioak aurreikusiko ditugu denok batera.