Zer da Zientzia Astea?
Zientzia Astea zer den? Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea da, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du, inguruan dutenari buruz jakin-mina duten guztiek –gazteek zein helduek, umeek zein nerabeek– aukera izan dezaten zientzia lanbide dutenekin zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko.
Edizio honetan, osasun-krisiak markatutako bi urteren ondoren, normaltasunera itzuli da. Hiru lurralde historikoetako egoitzak berreskuratzen ditugu, eta euskal komunitate osoan egiten diren aurrez aurreko jardueraren kopurua handitu dugu, askotariko jarduera birtualekin batera.
Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak, monologoak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkituko dituzu Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Tabakaleran eta Okendo Kultur Etxean, Gasteizko Bibat Museoan eta Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan, azaroaren 9tik 13ra, Zientziaren XXII. Zientzia Astean. Horrekin batera, on line jardueren eskaintza bat duzu, zientzia edonoren eskura jartzeko, edozein unetan eta edozein lekutan.
Jakin-min apur bat, eta ondo pasatzeko gogoa, ez dugu gehiagorik behar Zientzia Astera hurbiltzeko. Ziur gaude zientziek harritu egingo zaituztela, aurrerantzean ez diezu lehengo modu berean begiratuko. Botanika, matematika, arkeologia, astronomia, jarduera fisikoa, geologia, kimika, ingurumena, robotika, historia, ingeniaritza, pintura, fisika, hizkuntza, biologia… Horiek dira Zientzia Astean gertutik eta modu praktikoan ezagutu ahal izango dituzun zientzia arloetako batzuk.
Zatoz edo konekta zaitez! Hemen, etxetik oso gertu, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean egiten diren ikerketak eta esperimentuak ikusi eta ezagutuko dituzu. Zientzialari eta ikerkuntzaileekin hitz egiteko aukera izango duzu, zalantzak argitu eta asko ikasteko ere. Zure adina edozein dela, ziur interesatzen zaizun zerbait topatuko duzula, eta txundituko zaitu. Ez duzu aitzakiarik.
Zure zain gaude!