Ikertzailea: Belén GONZÁLEZ GAYA
Kimika Analitikoaren Saila/FZT Leioa/Plentziako Itsas Estazioa
Bizkaiko Campusa
“Itun Berdea eta Garapen Iraunkorreko Helburuak” gaiaren barruan, tailer parte-hartzailea eskainiko da, inguruan ditugun itsas zientziak (natura, elikadura, osasuna, artea eta aisialdia) ezagutzeko.
Zientzia zabaldu eta ikusarazteko beharra azpimarratuko da, tresna gisa artea, diseinua eta sare sozialak nabarmenduz, eta arreta berezia jarriko zaio generoari ere. Emakume zientzialarien adibideak izango dira ikastaroaren hizlariak. Helburua da itsas zientziak jendeari hurbiltzea eta ikertzaileek dituzten erronkak azaltzea, zientzialariaren irudi tradizionala desmitifikatuz eta itsasoa bertaratutakoei hurbilduz.
Itsasoarekin lotutako ingurumen-arazoak ere aztertuko dira, eta Europako Itun Berdearen eta Garapen Iraunkorreko Helburuen xedea da klima-aldaketaren aurka borrokatzea, habitat naturalak babestea eta ozeanoetan jasangarritasuna sustatzea.