Ikertzailea: Adam ZAWISZEWSKI
Hizkuntza eta Euskal Ikasketak Saila
Letren Fakultatea
Arabako Campusa
Guztira lau esperimentu labur egingo ditugu: lehenengoan Stroop efektua erakutsiko dugu – hizkuntzaren prozesamendua automatikoa dela egiaztatu eta bigarren hizkuntzak ekoizpenean zein eragin duen azalduko dugu. Bigarren esperimentuan elebitasunak (eta hizkuntzak oro har) funtzio exekutiboan duen eragina erakutsiko dugu (Simon efektua), hizkuntzak nola eragiten dionezker edo eskuin eskua erabiltzeko erabakiari, alegia. Hirugarren esperimentuan McGurk efektua aurkeztuko dugu, ikusmenak soinuen entzumenean sortzen dituen ilusio linguistikoak erakusten digun efektua. Azken esperimentuan partaideek “hizketaldi-toteltzailea” zer den ezagutuko dute. Ariketa honen bitartez partaideek hizkuntza ekoizten dugunean norberaren ahotsa entzuteak duen garrantziaz jabetuko dira, eta hizkuntza ekoizten dugunean entzumenak jokatzen duen errola oso garrantzitsua dela azalduko zaie.