Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Diseinu digitala: Mundu jasangarriaren aldeko piktogramak

Jarduera mota: Tailerrak - Ikastetxeak
Egoitza: Barakaldo
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Egunak: 2022ko azaroaren 9tik 11ra
Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa
Ordutegia: 10:00-11:00 / 11:00-12:00
Iraupena: 45’
Hizkuntza: euskara
Publikoa: Ikastetxeak. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak
Parte-hartzaile kopurua: 25/tailerra
Izen-ematea: Posta elektronikoz, helbide honetara idatzita: ccclaracampoamoraulas@barakaldo.eus, edo 94 478 9552 telefono zenbakian.

Tailerra

Piktograma marrazki sinple bat da, azalpen-testu batekin lagundu beharrik gabe mezu bat helarazteko gai dena. Piktogramek hizkuntzen oztopoak ezabatzen laguntzen dute, maila unibertsalean ulertzen direlako.

Tailer honetan, hasierako kontzeptualizaziotik ordenagailuko diseinuraino, piktograma batzuk nola egin irakasten da. Piktograma bat zer den definituko dugu, eta piktogramen historiari errepaso labur bat egin ondoren, gure piktogramen zirriborro batzuk sortuko ditugu, GJHen gaian oinarrituta eta “Erakusteko kamisetak” erakusketa indartzeko.

Amaitzeko, ordenagailua erabiliko dugu eta bertan parte-hartzaileek behin betiko piktogramak egingo dituzte eta euren piktograma txantiloi batean inprimatu ahal izango dute, tailerraren oroigarri moduan ate-zintzilikariorako edo liburu-bereizgailurako.

Bisita

Erakusketa ikusteko bisita iruzkindua, “Mundu jasangarriaren aldeko piktogramak” izeneko yinkana/galdera-sorta batekin batera.
Joko zientifikoen zozketa parte hartzen duten ikasleen artean.

*Tailerra egiten duten ikasle guztiek jarduera honetan ere parte hartuko dute.

 

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea