Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU izen emateak 2023
Aldatu erreserba
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
UPV/EHU izen emateak 2023
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Berriak
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Online
  • Edizioak
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Herritarren Zientzia: itsas hondakinen arrantza

Jarduera mota: Ibilbide didaktikoa
Egoitza: Donostia
Inskripzioa ez da beharrezkoa

Ikertzailea: Eider BILBAO CASTELLANOS
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta Plentziako Itsas Estazioa
Bizkaiko Campusa

Eguna: 2022ko azaroaren 13a, igandea
Ordua: 9:30
Hizkuntza: euskara, gaztelania
Publikoa: + 14 urte
Iraupena: 180’
Topalekua: autobusa Frantzia pasealekuko 22an, Donostia (Renfe tren-geltokiaren parean)

Itsasoko zaborra ingurumenean dugun arazo larrienetako bat bihurtu da. Itsas zaborren % 70a plastikoa dela kalkulatzen da eta arazo horri, material hauen iraunkortasuna gehitu behar zaio.

Arazoa globala da, eta Bizkaiko Golkoa ez da salbuespena, izan ere, Bizkaiko Golkoa maila altuko metatze gune gisa deskribatu da, bere ozeanografia fisiko bereziagatik, ibaien presentziagatik eta biztanleria dentsitate altuagatik.

Horrela, plastikoek piztu duten kezka handia da eta makroplastikoak (2,5 cm – 1 m) jasotzeko kanpaina ugari egiten da; horren erraz ikusten ez diren eta organismoentzat eskuragarriagoak diren nano- (<100 nm) mikro- (≤5 mm) eta mesoplastikoak (5 mm eta 2,5 cm artean) ordea, ez dira hainbeste lantzen.

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa eta zientzilariak uztartuta, ikusten ez ditugun mikroplastikoek gure itsasoko uretan duten presentzia, sortu ditzaketen kalteak eta aurrera begirako irtenbideak landu nahi dira, itsasoan egingo den esperientzia praktiko eta herritar batean.

 

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2022 Zientzia Astea - XXII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea