Ikertzailea: Lara DEL VALLE ANDRADE
Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedra
Micaela Portilla Ikergunea (Arabako Campusa)
Gipuzkoako Campusa
Eguna: 2022ko azaroaren 12a, larunbata Ordua: 10:30 Hizkuntza: euskara, gaztelania Publikoa: guztientzat Iraupena: 180’ Topalekua: Loiolako Euskotrenen geltokia |
Urumeako ibai-korridorean barna ibilaldi didaktikoa, Donostia periferiako ibaiertzeko auzoetako hiri- eta ibai-paisaiak ezagutzeko. Ibai bat uretako bide bat baino askoz gehiago dela erakusten digute.
Paisaia-ibilbide bat egingo dugu elkarrekin, hiriaren eta ibaiaren arteko harremana hobetzeko egindako hobekuntzak ezagutzeko, gizartearen, hirigintzaren eta ingurumenaren ikuspegitik.
Urumea ardatz dinamikoa da, eta lotura estua du udalerriko erabilerekin eta biztanleekin. Izan ere, Urumea ibaiak garai batean auzo horien iragana markatu du ibilguaren ur-goraldi izugarriekin.