Ikertzailea: Itziar OTEGUI FELIZ
CIC nanoGUNE Ikerketa Zentroa
Gipuzkoako Campusa
Hizkuntza: euskara, gaztelania Publikoa: guztientzat |
Txoko honetan, DIPCk, CIC nanoGUNEk, CFMk eta POLYMATk indarrak batu ditugu helburu komun batekin: materialen izaera zuzentzen duen zientzia publiko guztietara hurbiltzea.
Gure zentroetan, materialen ezaugarri funtsezkoenak aztertzen ditugu, bai ikuspuntu teoriko hutsetik, bai esperimentaletik, materia nanoeskalan nola portatzen den aurreikusiz eta behatuz.
Arlo horretako aurrerapenei esker, neurrira egindako material adimendunak garatu ahal izan dira (optikoak, mekanikoak, gainazalekoak, elektronikoak) eta hainbat aplikazio. Materialen zientziaren potentziala erakusteko, uneko material harrigarrienetako batzuekin elkarreraginean jardun ahal izango dugu: harea superhidrofoboa, forma-memoria duen metala, uretan ikusezina den polimeroa, etab.