Ikertzailea: Yerai PEÑA SÁNCHEZ
Matematika Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Bizkaiko Campusa
Eguna: 2022ko azaroaren 13a, igandea Orduak: 12:30-13:15 /13:30-14:15 Lekua: Bizkaia Aretoa. Arriaga aretoa Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa Publikoa: guztientzat Iraupena: 45’ |
Itsasoan aurkitu daitezkeen energia iturri berriztagarri ezberdinak azaltzen dituen txokoa izango da. Aztertutako itsas energia iturriak haizea, olatuak, panel fotovoltaiko flotagarriak, eta ur-korronteak dira. Azalpen teorikoa poster, bideo, eta 3Dn inprimatutako modeloen bitartez lortuko da. Horrez gain, olatu tanke txikiak erabiliko dira teknologia ezberdinen funtzionamendua erakusteko, olatu ezberdinen (altura eta frekuentzia ezberdinetako olatuen) eragina aztertuz teknologia ezberdin horietan. Banku hauek interaktiboak izango dira, edonork erabili ahal izateko moduakoak.