Ikertzailea: Elena SEVILLANO PEÑA
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Bizkaiko Campusa
Lekua: Bizkaia Aretoa. Axular aretoa Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa Publikoa: guztientzat Iraupena: 10’ |
Osasuna ez da banakako gaia soilik. Mundu honetan dena dago lotuta: lurra, ura, landareak, animaliak eta pertsonak. Koronabirusarekin ikusi ahal izan dugunez, gaixotasun infekziosoak ez dira pertsonenak bakarrik, ingurunearekin dugun elkarrekintzaren mende ere badaude. Planetako mikrobiota funtsezkoa da gure osasunerako. Mikrobiota hau ezagutzeak gure osasuna eta, are garrantzitsuagoa, gure munduaren osasuna hobetzen laguntzen digu. Proposamen hori bat dator EHUko Agenda 2030ekin, bereziki garapen iraunkorreko 3. helburuarekin: Osasuna eta ongizatea eta 13. Klimaren aldeko ekintza.
Txoko honetan, argazkien eta jokoen bidez, animaliekin, landareekin eta pertsonekin zerikusia duten mikrobio nagusiak erakutsiko ditugu, baita gure osasuna hobetzen nola lagun diezaguketen edo gaixotasunak saihesteko nola kontrola ditzakegun ere: “mundu bat, osasun bat” (Osasunaren Mundu Erakundea).