Ikertzailea: Lucía GALLEGO ANDRÉS
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Bizkaiko Campusa
Lekua: Bizkaia Aretoa. Axular aretoa Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa Publikoa: guztientzat |
Superbakterioak -antibiotikoekiko erresistenteak diren mikroorganismoek eragindako infekzioak- mundu mailako kezka handia dira osasun publikoarentzat. Oso infekzio tratagaitzak edo guztiz tratatu ezinak sortzen dituzte, eta horien kostu pertsonal eta ekonomikoak arriskuan jartzen du NBEk Agenda 2030ean proposatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzea.
Bakterio eta gene horiek, ospitaleetan ez ezik, komunitatera eta ingurumenera zabaldu dira, eta osasun publikoko arazo larria eragin dute.
Txokoa Acinetobacter baumannii bakterioari buruzkoa izango da. Munduko Osasun Erakundeak 10 bakterio arriskutsuenen zerrendako lehena dela adierazi du, eta alternatiba terapeutiko berriak bilatzeko lehentasunezko helburua du. Gainera, ingurumenean aparteko biziraupena duenez, bakterio hori eredu bat da, eragiten dituen infekzioak areagotzen dituen klima-aldaketaren ondorioak agerian uzten dituena.
Helburua honako hauen berri ematea da: antibiotikoekiko erresistentzia handitzeak klima-aldaketarekin duen erlazioa, superbakterio horrek erresistentziarako erabiltzen dituen mekanismoak, birulentzia-geneak eskuratzea eta ingurumeneko erresistentziak birziklatzea.