Ikerketa-taldea: Microfluidics Cluster UPV/EHU
Ikertzailea: Janire SÁEZ CASTAÑO
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila
Lascaray Ikergunea Ikerketa Zentroa
Arabako Campusa
Eguna: ostirala, 2022ko azaroaren 11a Orduak: 17:00-18:00 / 18:15-19:15 Lekua: Bizkaia Aretoa. Elhuyar Aretoa Hizkuntza: euskara Publikoa: + 7 urte Iraupena: 60’ |
Tailer honetan gailu mikrofluidikoak egin ahal izango dira paperean, ur errealeko laginetan nitritoa/nitratoa detektatzeko.
Jarduera, lehenik eta behin, azalpen labur bat izango da, irudi eta bideoekin, nitritoen eta nitratoen gehiegizko kopuruak gure ibai eta kostetan izan ditzakeen ondorioei buruz. Ondoren, laborategira sartuko dira, eta beren gailuak egingo dituzte paperean. Bertan, fluxu laminarrari eta oinarrizko kimikako erreakzioei buruz ikasiko dute, eta gailu horiek erabiliko dituzte ur errealeko laginetan nitritorik dagoen neurtzeko.