ZATOZ ZIENTZIARA / Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea

Zientzia zure zain duzu azaroaren 8tik 12ra Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen eta aurten Barakaldon ere. Zientzia ikusi, behatu, ikutu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango duzu, hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, janari-dastatze, txangoak eta abarrretan, hain zuzen ere. Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira UPV/EHUn gertatzen ari dena zuri azaltzeaz. Aukera paregabea.

Eta diruaz ez zaitez kezkatu, jarduera guzti-guztiak doan dira eta.

informazio gehiago
Alt

Alt image


izarrak ikusiko ditugu! /

Zientzia Aste honetan izarrak ikusiko ditugu! Eta ez da txantxetakoa. Zientzia Astearen aurretiko asteetan, urriaren 17tik aurrera hain zuzen ere, ESPAZIOA ekarriko dugu Bilboko Bizkaia Aretora. Han izango dira Eguzki Sisteman barrena doan oinezko ibilbide bat, Espainiako planetario puzgarri handiena eta erakusketa bat, eta, horien bitartez, izarrak ikusi ahal izango dituzu oinak lurretik aireratu gabe. Jarraian aurkituko dituzu zehaztasun guztiak.

informazio gehiago


Lehiaketak / anima zaitez!

Aurten ere, eta bederatzigarren urtez, argazki geologikoen lehiaketa ospatuko dugu zientzia astean. Dbh edo batxilergoko ikaslea bazara, parte har dezakezu geologiaren arloari buruzko argazkiak bidaliz. Iaz 146 ikaslek partehartu zuten eta 217 argazki jaso genituen, eta aurten gehiago izatea gustatuko litzaiguke. Anima zaitez!

Oinarriak ikusi

Elur pilota matematikoak lehiaketan funtsezkoak dira azkartasuna eta pazientzia, matematika eta literaturara hurbiltzeko

Informazio gehiago

Planeta baten diseinu eta eraikuntza proposatzen dizuegu bakoitzak nahi dituen material eta teknikak erabiliz. Lehiaketa honen izena: irudikaturiko munduak.

informazio gehiago

Logika eta adimen buruketak gustatzen zaizkizu? Zientzia Astearen webgunean proposatuko dizkizugunek saria daukate.

Oinarriak ikusi

Zientzia club / zientzia asko, umorea eta musika

Zientzia Club hemen da laugarren aldiz. Zientzia gaiei buruzko solasaldi eta bakarrizketak, UPV/EHUko adituen eskutik. Zientzia Astearen lau hirietan, Bilbon, Gasteizen , Donostian eta Barakaldon. Ez egin hutsik. Ikasi eta ondo pasatu. Zientzia Club ezagutzen baduzu, errepikatuko duzu, eta aurreko edizioetan kale egin bazenuen, berriro daukazu aukera…

informazio gehiago

Jardueren bilatzailea / Hemen topatuko duzu

registing

Berririk berrienak / adi ibili!

ZATOZ ESPAZIORA!

Gaurtik, urriak 17, azaroaren 5era arte, espazioa Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo) izango da, ‘UPV/EHU Espazioan’ ekitaldiaren bidez. Eguzki-sistemara, konstelazioetara, izarretara eta, orohar, unibertsora eramango gaituen 360º planetarioa daukagu bertan, baita planeten zeharreko ibilaldi bat ere, non kontziente izango garen oinez ibilitakoan, eguzki-sistemaren

EGUZKIA BIZKAIA ARETORA HELDU DA

Zientzia Astea hasi baino lehen UPV/EHU Espazioan izango dugu Bilboko Bizkaia Aretoan. Familia osoari zuzendutako zenbait jarduera prestatu ditugu urriaren 17tik (laster!) azaroaren 5erarte, guztiak debalde. Ikusi duzu Bizkaia Arteoan daukagun eguzkia?

Ohiko galderak / zalantza barik

Txokoak bisitatzeko. Ikastetxea izanez gero, eta ikasleekin taldean joan nahi baduzu; bai, izena eman behar duzu, “Izen-ematea” ataleko jarraibideak kontuan hartuz. Partikularra bazara ez duzu izen-ematerik egin behar. Jardueretan parte hartzeko. Jardueretan parte  hartu gura baduzu, tailer, txangoak, janari-dastatze eta abarretan, beharrezkoa da izena ematea. Jo “Izen-ameta” delako atalera, eta eskatutako datuak idatzi. Zein jardueratan parte hartu nahi duzun esatea eta harremanetarako datuak ixtea besterik ez duzu egin behar. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez beste hiru lagunen izen-ematea egin dezake.

Bai, jarduera bat baino gehiagotara joan zaitezke. Baina, erne ordutegiekin!

Ezer ez. Izen-ematea debalde da.

Baldintza bakarra jakin-min handia izatea da, eta ikasteko eta parte-hartzeko gogoz etortzea. Edonola ere, jarduera batzutan gutxienezko adina izatea ezinbestekoa da, eta beste batzuetan, oinetako egokiak behar dira, eta abar.

Ondoko zergati honeengatik izan daiteke: ez dituzu eremu guztiak bete; Datu Pertsonalak Babesteko Legearen oharrari ez diozu “Onartzen dut” eman; ez dago lekurik, beteta dago. Leku barik geratu bazara eta itxarote-zerrendan egon nahi baduzu, idatzi helbide honetara, info@zientzia-astea.org
Aukeratutako jarduerara ezin baduzu joan, esan iezaguzu, itxaron-zerrendan daudenek parte hartzeko aukera izan dezaten. Bidali mezua info@zientzia-astea.org helbidera. Eskerrik asko!  
Zientzia Astea 2017-ek lau lehiaketa antolatu ditu:

Zalantzarik baduzu? / gurekin harremanetan jar zaitez

(*)Harreta ordutegia: 09:00-14:00/16:00-20:00. Kontaktua: 946 017 666.

Txokoak eta Jarduerak / Aukera ezazu

Zientzia Txokoak

Begira!

Ikutu, esperimentatu, probatu, behatu, galdetu, ulertu… 40 txoko baino gehiago zure eskura.

Hitzaldia

Entzun eta ikasi

Espazioa esploratzeko teknologia elektroniko berriak ezagutu.

Tailerrak

Ekin!

Papiroflexia, nanoteknologia, dronak, bideo-jokoak, indusketak miniaturan, biomimetika eta hamaika jarduera gehiago.

Txangoak

Martxan!

Bisita gidatuak, irteerak, pasealdia itsasontzian eta makina bat gauza gehiago.

Erakusketa

Gerturatu.

Ingurumenaren jardunbide egokia. Fotociencia 14. Dayanne y Murillo. Nanozientziaren indarra. Argazki astraleko erakusketa.

Lehiaketak

Parte hartu!

Lau aukeratzeko: Saridun Buruketak, Elur-pilota matematikoak, Argazki Geologikoen Lehiaketa eta Irudikaturiko munduak.

Ikuskizunak

Ez da magia, zientzia da

Jon Kepa Eureka zientzialariak 20 esperimentu, edo gehiago, prestatu ditu.

Beste batzuk

Denetarik

Astronomia behaketak, dastatzeak (gazta, olioa, gatza, ardoa…) eta gehiago. Etorri, eta probatu.

Antolatzailea /

Universidad del Pais Vasco

Laguntzaileak /